Gaztelugatxetik Gernikara
Gaztelugatxe uhartea izanen da seguruenik Bizkaiako gunerik bisitatuenetariko bat. Proposatzen dizuegu Urdaibain eta Gernikan segitzea ibilbidea.
2022ko Martxoaren 14a | | ± 01min 37s
Gaztelugatxe
Leku idiliko hau Bakio eta Bermeo artean dago, eta kostaldeari harrizko zubi batez eta 231 mailako eskailera batez lotzen zaio.
Info+:https://turismoa.euskadi.eus/eu/top10/kultur-ondarea/gaztelugatxeko-san-joan-baseliza/aa30-12376/eu/
Inguruan, Urdaibai biosfera erreserba dugu, espazio natural ederra eta askotarikoa. Oiz mendian jaiotako Oka ibaia du bihotz, Mundakara iristean itsasadar bihurtu eta bizitasunez betetako padurak sortzen dituena.Arrano arrantzalea, mokozabala, zezen-txoria... Iberiar Penintsula osoan begiztatzen oso zailak diren hegaztiak dira. Urdaibain, baina, guztiak ikusi ahal izango dituzu, hegaztientzako festa gunea baita. Ez ahaztu Urdaibai Bird Center modernoa bisitatzea. Baina padura bereziez gainera, Euskadiko hondartza eder eta preziatuenetako batzuk eskaintzen dizkizu Urdaibaik: Laida, etengabe formaz eta tamainaz aldatzen ari dena; edo Laga ikusgarria
Gernika eta bakearen museoa
Gernika garrantzi handiko hiria izan da historikoki: alde batetik, bertako arbola ezaguna baita batzarren bilgunea izateagatik, eta bestetik, 1937an jasan zuen bonbardaketagatik.
Info+: http://turismo.gernika-lumo.eus/eu-es/Orriak/default.aspx
Bonbardaketaren inguruan, Bakearen museoa bisita daiteke:
Zer da bakea? Zein ondare utzi digu Gernikako bonbardaketak? Bizitako bonbaketa: lekukoen testigantzak eta Zer gertatzen da gaur egun munduan Giza Eskubideekin? Galdera horiek oinarritzat hartuta Gernikako Bakearen Museoak gune erakargarri eta dinamikoa sortu nahi du bisitariarentzat. Info+: https://www.museodelapaz.org/