Olentzeroren izarra
- 2019ko Abenduaren 7a | 11:00
- Baiona
BABko haur eta gazte bertsolarientzako eskola.
Euskarazko kurtso bat, zure bizi kalitatea hobetzeko eta barneko ongizatea atzemateko.
Astea oinarri sendoekin hasteko birzentratzea.
10€
60ko hamarkadan Japonian garatu zen arte martzial honen ezagutza egin: prestaketa fisikoa, borroka, aiki…
Sar zaitezte uretan eta ikas ezazue surfean aritzen. Animatzaileen aholkuak entzunez, agian, taula gainean zutitzen ikasiko duzue.
BABko haur eta gazte bertsolarientzako eskola.
Euskaraz, haurrentzat
Urte osoan zehar
Badirudi euskararen biziberritzea ongi abiatua dela eskolari esker, baina hala ere, jendarteko beste arloetan presentzia gehiago behar du bere iraupena segurtatzeko eta hiztunei praktikatzeko aukerak eskaintzeko. Eragile ekonomikoek paper garrantzitsua jokatuko dute horretan, eragile publikoek bezainbat.
Iniziatiba interesgarriak jarri dira martxan enpresa anitzetan, baina batzuetan euskararen erabilerak kezkak sortzen ditu. Topaketa profesionala eragile ekonomikoen eta hizkuntzaren antolamenduan adituak diren teknikarien artean. Helburua, elkarrekin ekintza konkretuak diseinatzea.
Trukaketaren ondotik, luntx bat eskainiko zaie parte-hartzaileei.
Berreskuratze bidean den lurralde batean, euskara ikastea eta euskaraz bizitzea ez da baitezpada erraza. Euskaldun izan edo ez oino, guraso gisa gure papera garrantzitsua da haurraren motibazioan eragiteko. Baina gure zereginak ez ditugu beti behar bezain argi.
Galdera zehatzetatik abiatuta, tresna konkretuak partekatuak izanen dira tailer parte hartzaile horren bidez.
Mikel Laboaren errepertorioaren inguruko ikusgarria, Philippe Albor eta Maialen Alfarok proposaturik.
Urririk.
Iñaki Martiarena "Mattin" sortzaileak Kamishibaiari buruzko lantegia egingo du. Japoniar jatorria du Kamishibaiak eta "paperezko antzerkia" esan nahi du. 2018an Hendaiako Nekatoeneako egonaldian lantzeko saria jaso zuen Mattinek. Egonaldi horrren emaitza du ezagutzera emanen Biarritzen. Kamishibaiaren mundu liluragarrian une goxo eta koloretsua igarotzea du helburu. Izena eman. Mintza Lasaien barne.
BABko haur eta gazte bertsolarientzako eskola.
Urte osoan zehar.
4-6 urte
Asteazkenero 10:15etik 11:00etara.
Ahotsa, soinua, erritmo jokoak, hatsa ariketa, gorputzaren entzumena eta instrumentuak sortuz etorri musikaz gozatzera!
Maialen Alfarok animaturik
Xehetasun gehiagorentzat 05.59.25.57.94
Aisialdi zentroko gazteek Euskal kostaldeko arriskuak zein diren jolasen bidez deskubritzeko parada izanen dute.
Marinel txikientzako bidaia liluragarria itsaso eta ozeanoetan barna. Bisita gidatua euskaraz eta itsas txakurren bazkaria.
(3-12 urte)
BABko haur eta gazte bertsolarientzako eskola.
Ireki berri den hizkuntzen etxea bisitatu eta euskara lantzeko baliabide digital berriak deskubritu.
Euskarazko kurtso bat, zure bizi kalitatea hobetzeko eta barneko ongizatea atzemateko.
Urte osoan zehar.
Arnoa eta txokolatea, bi mundu hain hurbil eta hain ezberdin… Erraten dute bien arteko nahasketa harrigarria eta bikaina dela. Ikas itzazu arnoa eta txokolatea elkarrekin dastatzeko arauak. 15 pertsona gehienik.
Bi tailer toki zoragarri batean: alde batetik munduko koktel desberdinak prestatzen ikasteko saio dinamikoa eta bestetik pintxo goxo eta landuen sukaldatzeko kurtsoa. Zintzur bustitzean bukatuko da afera hori! Zatoz lagun artean.
Onarpenaren eta aniztasunaren aldeko mezua zabalduz, Iruñeko Jaso ikastolako ikasleek gazte desberdinen istorioa kontatzen digute. Haien beldurrei aurre egitea izango da haien erronka nagusia.
Sartzea: 5€
Euskal hirigune elkargoa sortu denetik, instituzionalizatzearen aukerak eta arriskuak. Herri mugimenduen eta hiztunen aktibazioa… Perfil eta iritzi desberdineko adituei esker, gaiari behako bat emango diogu. Jean-Claude Iriart, Marie-Andrée Ouret eta Eneko Bidegain. Moderatzailea: Mikel Asurmendi.
Argia astekariak antolaturik.
Mintzaldia Euskara ipar Euskal Herrian, Euskal Hirigune Elkargoa sortu ondoren gaiaren inguruan.
Parte hartzaileak: Jean-Claude Iriart, Marie-André Ouret, Eneko Bidegain
Moderatzailea: Mikel Asurmendi
Tailerra Gotzon Barandiaran idazle poeta eta Rafa Rueda kantari musikariarekin. Mintza Lasai jaialdiaren baitan. Idazle eta musikarien elkarreraginetik sortu kantagintzaren garapenaz aritzeko saioa da. Euskal Herriaren, euskal musikaren, kulturaren eta hizkuntzaren historia garaikidea ulertzeko manera artistikoa.
Ezagutu eta ikasi hiriko muralei buruz. Izen ematea baitezpadakoa.
3-5 urte bitarteko haurrentzako tailerra, antzararen jokoa, irakurketa, jokoak eta kantuak. Toki mugatuak: 20 pertsona.
6-10 urte bitarteko haurrentzako “Nere munstroak” tailerra. Irakurketa, marrazketa eta idazketa. Euskara ikasi nahi duten gurasoentzat ere egokia. Toki mugatuak: 20 pertsona.
Igo autobusean eta etorri gurekin altxorraren bila, ea nolakoa izanen den!
Tipi eta handientzat, bidaia polit bat familian egiteko.
Donostiako gastronomia-kazetari ezaguna, Ondojan.com atariaren sortzailea eta euskal gastronomiari buruzko liburuen egilea den Josema Azpeitiak euskal gastronomiaren historia kontatuko digu.
Haur eta gurasoak ongi etorriak dira zirku saio honen partekatzera. Orekak, airekoak, tranpolina eta eskuketa landuko dira…
Jantzi erosoak ekarri, hesgailu xirristadunik edo kremailerarik gabeak.
Egun bukaerako hitzordu goxoa, ingurune ezin atseginago batean: euskara klasea, kontzertu intimistak, etzaulkiak, tokiko edariak eta jateko gozoa. Lagunartean pasatzeko unea (urririk).
17:30 UNAMA (Folk - Ziburu)
Familia bereko lau kidek osatutako taldea. Azken 20 urte hauetan, melodia xarmagarri eta xoratutako ahots ederrak barnebiltzen dituen musika proposatzen dute. Iduzki xuria (2019) beren azken diska aurkeztera etortzen zaizkigu Miarritzera.
19:00 MONTAUK (Rock intimista – Gasteiz)
Gitarra, baxua, sintetizadore, bateria, bibrafono eta ahots baten inguruan eraikitako laukote arabarra. Rock intimista eta pop esperimentalaren arteko etengabeko bidaia proposatzen digute, hitzari garrantzia ederra eskainiz. Giroan murgiltzeak merezi du!
Molde ludiko eta dinamikoan euskara ikasteko edo praktikatzeko 3 tailer proposatuak izanen dira. Zatoz ingurukoekin!
- Guraso-Haur: eguneroko trukaketak eta familiako hiztegia.
- Besta: agurtzeko eta euskaraz manatzeko (biharamuneko besta aitzin).
- Mintzapraktika: gai bat, mahai bat. Solastatzeko aukera paregabea.
Marion aintzirako gune zoragarrian, euskararen aldeko besta herrikoi eder bat. Euskaraz mintzatzeko, elkartzeko, trukatzeko, plazer hartzeko eta aldarrikatzeko eguna.
8:00 Muntaketa | Giro onean, euskaraz lanean
10:00 Ateen idekitzea | Elkarteen herrixka– Haurren txokoa – Ostatua – Truke txokoa
10:30 Irakurketa musikala | Kiribil 0-5 urte
10:45 Euskara iniziazioa | Aek
11:00 Ibilaldi botanikoa | Les petits débrouillards
11:15 Ipuin irakurketa | Kiribil 5-10 urte
11:30 Mutxikoak | Dantza
12:00 Zeremonia | Euskararen arbola, hitz hartzeak, harrera.
12:30 BAB kantuz | Arroka & ko.
13:30 Zikiro animatua | Menua: ardikia – ilarrak – gasna – ogia – sagarnoa. 15€
Osagarriak: Deserta – Arnoa – Kafea.
14:00 Ipuin irakurketa| Kiribil 7-77 urte
14:30 Zirku tailerra | Txomin Zubieta
14:45 Antzerki tailerra | Maialen Fauthoux
15:00 Pontx pailazoa | Ikusgarria
Goiz guziz bezala Pontxek kantuz eta dantzaz hasiko du bere eguna. Eguna ongi hasi du bai, izebaren deia jaso arte: afaltzera dator! Zuen laguntzari esker afari goxoa, sanoa eta osasuntsua prestatzen saiatuko da.
15:30 Eskalada | Rokodromoa
16:00 Eusklabo alaiak | Asisko
Gaur egun Euskal Herriak bizi duen egoeraren inguruko irakurketa kritikoa egiten du ikusgarri honetan Asisko Urmenetak, umorea abiapuntu gisa hartuta. Robinson Crusoeren nobela ere hartzen du oinarri, Euskal Herriaren parodia batekin nahasteko
16:30 Herri jokoak | Desafioak
17:00 Biarritz dance school | Ikusgarria
17:30 Tutti-Magia | Hodei magoa
Familia osoarentzako ikuskizun parte-hartzailea, non bai txikiak bai helduak protagonistak izanen diren. Magiaren diziplina ezberdinen arteko bidaia: manipulaziotik hasita, mentalismoraino.
18:30 GUESS | Dantza Cie So.K
19:00 Fitness | Txomin Zubieta
20:00 Desmuntaketa
EGUNEAN ZEHAR:
Jateko eta edateko (Ikastola – Ohakoa)
HAURREN TXOKOA: Puzgarriak, irakurketa txokoa, marrazketa, lasaitze gunea, zalgurdi ibilaldiak…
GRAPHIK SESSION: Hartu luma eta euskararen mundua koloreztatu.
TRUKE TXOKOA: Diskak, marrazki bizidunak eta jostailuak euskaraz.
ARGAZKITXOKOA: Zatoz lagun artean zure eguna betiko finkatzera.
ELKARTEEN HERRIXKA: Eki 21 – Eusko – Matahami – baserritar jantziak…
Zeremonia, hitz hartzeak, harrera.
Menua: ardikia – ilarrak – gasna – ogia – sagarnoa. 15€
Osagarriak: Deserta – Arnoa – Kafea.