facebookinstagramyoutuberssrss

mintzalasai

Uste baino gehiago girelako

Euskararen etorkizuna hirietan jokatzen omen da. Ipar Euskal Herrian, 16 urtetik gorako biztanleen %40a Baiona-Angelu-Miarritze hiri-eremuan bizi da. Euskararen ezagutza %8koa da eta erabilera %1,6koa. Gure lurralde urbanizatuan, ez da errexa euskalduna izatea.

2018ko Maiatzaren 25a

Baina egoera ez da bere baitarik hobetuko; botere publikoen erantzukizuna gutxietsi gabe, hein batean gure ekintzek dute etorkizuna baldintzatuko. Euskal Herrian ez gira sekulan fatalistak izan eta beti gai izan gira gure tresnak sortzeko, ezer itxoin gabe!

Bateratu & Boteretu

Gisa hortan abiatu zen iaz BAM dinamika. 806 hiztun aktibatu ginen euskararen alde izatetik alde egitera pausoa eginez. Aurten, Euskaraldiaren baitan, Euskal Herri osoan milaka herritarrek (Ahobizi – Belarriprest) hartuko dugu euskara gehiago erabiltzeko engaiamendu publikoa.

Politika publiko eraginkorrenak eta euskalgintza sozialaren mobilizazio indartsuenak beti mugatuak izango dira, hiztunek berek ez badituzte beren ohiturak aldatzen.

Erabileraren aroa

Harrigarria da zenbatetaraino barneratua dugun gutti girela. Aska ditzagun korapiloak! Astindu ditzagun inertziak! Has gaitezen euskara denekin partekatzen. Irria ezpainetan, lehen eta azken hitzak guttienez, beti-beti euskaraz.

BABn ere, uste baino gehiago gira: 15.800 hiztun, 550 heldu euskalduntzen ari, 2.450 haur eta gazte ama-eskolatik unibertsitatera, 60 nini haurtzaindegietan, hamarnaka egitura Bai euskarari ziurtagiriarekin… Hortaz jabetu gaitezen okindegira sartzean, autobusera igotzean, administrazioko harreran, haur parkean, ezezagun batekin harremanetan sartzerakoan…

Eta sartze garai hortan, hilabete batez, euskararekin gozatzeko 75 aukera eskaintzen dizkigu Mintzalasaik aurten ere. Auzolanaz, egitarau ausarta eta berritzailea eraiki dugu. Zatoz eta goza euskaraz!

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

AGENDA

AGENDA OSOA