Zinema gaua
- Irailaren 21 | 20:30
- Antolatzailea: LE ROYAL - GASTIBELTZA
- Le Royal zinema | Biarritz
- 18+ urte
- 74/80
Doku-film gaualdia:
ANTI (Josu Martinez, 18mn, 2019): 1921eko negua. Frantziaren alde lau urtez fronteetan borrokatu ondotik, soldadu joandako herritarrak Baxenafarroako Bizkarsoro herrixkara itzuli dira. Eskolan euskaraz mintzo diren haurrak, ANTI izeneko ziri mutur batekin seinalatuak dira.
IDIOMES (Helène Bussière, 52mn, 2021): Parisen sortu eta handitu ondoren, bere aitatxik berea ez bezalako hizkuntza batean hezitua izan dela kontzientzia hartu zuen egileak. Hortik aitzina, hainbat galdera sortu zaizkio: zer errepresentatzen dute hizkuntzak hiztunen bizietan? Gure kultura eta nortasunari lotuak ote dira? Nola kudeatzen dugu aniztasuna?? Erantzunak atzemateko road-trip linguistikoa abiatu zuen eta horren emaitza aurkeztera etorriko zaigu.
Pase sanitarioa beharrezkoa – Pass sanitaire obligatoire
















