BAB hiri-eremuan, euskara ikasten duten 550 helduei zuzenduriko aktibitate programa.
"Helduen artean, euskaraz elkartzeko aktibitateak"
Testuingurua
- BAB hiri-eremuan, formula guziak kontutan hartuz, 550 heldu ari dira euskara ikasten, lurraldeko 7 ikas-zentroetako batean. Gau-eskola, ikastaro intentsibo, guraso-talde, kurtso pribatu… eskaintza garatzen doa, herritarren motibazioei egokituz.
- Hizkuntza baten ikas-prozesuan, ahozko erabilera funtsezkoa da. Hiri-eremu erdaldundu batean, euskaldun-gaiaren autoestimua eta praktikatzeko aukerak identifikatzeko zailtasunak direla eta, euskaraz bizitzea ez da errex.
- Hizkuntza baten ikastea, susmatu gabeko munduetara iristeko sarbidea da. Inklusiorako giltzak beharrezkoak dira, horien deskubritzeko.
Helburuak
- Dimentsio pedagogikoa: Euskara praktikatuz jarioa landu, espontaneitatea sortu, erosotasuna azkartu…
- Dimentsio soziala: Arnasgune funtzionalak sortu, aktibitate eskaintza ezagutarazi, harreman sare berriak sortu…
- Dimentsio sinbolikoa: Euskara plazerarekin uztartu, aktibitate berritzaileak esploratu, ikasprozesuan den helduaren desmartxa txalotu…
Igurikatutako ondorioak
- Euskalduntze bidean direnentzat, euskal mundua eskuragarriagoa.
- BABn euskara praktikatzeko aukera berriak agerian emanak.
- Euskaldun eta euskaldun-gaien arteko harremanak indartuak.
Publikoa
- BAB hiri-eremuan euskara ikasten duten 550 helduak: Baionako Aek, Miarritzeko eta Biarritzeko Aek, Angeluko Ikasleak, Jakinola, Eleka…
- Hasiera mailatik (A1), maila gorenera (C2).