Kalakaño, lehen haurtzaroaren hilabetea
Lehen hitzetik, euskara parteka!
2019ko Otsailaren 19a
Lehen aldiz, Kalakaño ekimena hiru probintzietara zabalduko da elkargoaren eskutik. Martxorako egitarau zabal bat prest da etxeko ttipienek euskaraz ongi pasa dezaten. Alde batetik, haurtzaindegiei ikusgarriak eta tailerrak proposatuko zaizkie; eta bestetik, profesionalentzat eta gurasoentzat tresnak ere izanen dira: formakuntzak, saio praktikoak, etab.
Ikus egitarau osoa pdf-an.