facebookinstagramyoutuberssrss

mintzalasai

Euskararen berriak

Zer egin asteburu honetan BAM eskualdean?

Asteburu honetan ere euskarazko aukera anitz ditugu Baiona, Angelu eta Biarritzen.

2019ko Martxoaren 22a

Martxoaren 22a, ostirala


18:00 Proiekzioa eta kontzertua Euskal Museoan
Diaspora Berria filmaren proiekzioa eta ondotik kontzertua: Aguxtin Alkhat, Pantxix Bidart eta Patxi Amulet.

20:00 Kontzertuak Atabalen
Joseba Irazoki, The Lookers, Jurgi Ekiza, Gartxot Unsain, Santa Barbara.
Bi Harriz Lau Xori festibala kari.

Martxoaren 23a, larunbata

9:00etatik 17:00etara Euskal Kulturaren Eguna Maurice Ravel kontserbatorioan

20:00 Biraka dantza ikusgarria Biarritzeko Koliseoan

20:30 Kalaportu ikusgarria Baionako Herriko Antzokian
Joseba Sarrionandiaren lurralde poetikoari buruz.

Martxoaren 24a, igandea


18:00 Zazpi Senideko Antzerkia Biarritzeko Mizanbu gaztetxean.
"Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak."
Atzeman agenda osoa hemen: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda
Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Euskararen berriak

Erronkak hobeki ulertzeko kanpaina

2019ko Martxoaren 11a

Gurasoen rola baitezpadakoa da
Gurasoen rola baitezpadakoa da

Eskoletan izena emateko garai horietan, Biarritz Angelu eta Baiona hiriek bat egiten dute euskarazko irakaskuntzari buruzko informazio kanpaina bururatzeko. Xedea gurasoei informazioa helaraztea da euskararen hartze goiztiarraren abantailei, irakaskuntza eskaintzaren aniztasunari eta haien haurren laguntzeko duten rolari buruz.

IRAKURRI

AGENDA

Biraka

Biraka

  • 2019ko Martxoaren 23a | 20:30
  • Biarritz
Kalaportu

Kalaportu

  • 2019ko Martxoaren 23a | 20:30
  • Baiona

AGENDA OSOA

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu