MINTZALASAI MOLLY’S OSTATUAN
- Irailaren 20 | 18:00
- BIARRITZ - MOLLY'S PUB | BAB
18:00 >19:00 EUSKARA INIZIAZIOA HELDUENTZAT - BESTA GAIAREN INGURUAN
Molly’s ostatuak bere ateak idekitzen dizkizue eta euskarazko iniziazioa proposatzen du. Euskara deskubritu nahi duten lagunekin etor zaitezte eta ondoko bestetan euskaraz manatzen edota zerbitzatzeko gai izanen dira. -
19:00>20:00 PANTZO MANTSHOW (PANTZO HIRIGARAY)
Pantzok Euskal Herriaren egoerari lotuak diren gai frango ditu aipatuko: Nahas mahas, Euskalzaina eta euskaldun berriak, San Ferminak, Euskal Herriaren independentzia ospatzeko bazkaria, covid-aren eragina bozkaldietan, immigrante edo etorkinak Baigorrin... Baita ere, irratilariaren sufrikarioak, lehengo eta gaurko gazten joka moldeak amodio kontuetan, taloaren lanjerrak ikastolentzat, Miss Euskadi eta beste... Ordu bat’eterdi umore on! -
19:30>21:30 MOLLY’S KANTUZ
Zatozte kantatzera eta momentu goxo baten pasatzera euskaraz. Goi mailako musikariak animaturik. Giro ona segurtatua!