HUSTU
- Azaroaren 26 | 20:00
- Senpere - Larreko kultura gunea | Sarean
Matxalen Bilbao euskal sorkuntza garaikideko artista nagusietako bat da. Urte anitzetan, koreografoak gorputz indartsu eta bizi baten inguruko lan sotila garatu du.
HUSTU lanean, Matxalen Bilbaok eta Natalia García Murok gogoetarako espazio sentikor batera eramaten dute ikuslea. Zerk betetzen ditu isiltasuna, hutsuneak, erori aitzineko unea, geldialdia eta etenaldiak? HUSTU_k hutsunea materia bizi gisa aztertzen du, mugimendua osatzen den, gorputzak eraldatzen diren eta funtsezkoa ager daitekeen espazio gisa. Kontsumo azkarrari eta gehiegizko zaratari erantzuten dien manifestu poetiko moduko bat da, bi interpreteek beste erritmo batzuk asmatzen dituzten denbora- eta espazio-tarte eten batera sartzeko gonbidapena.


















