Ez Dok Hiru "Euskal musikaren benetako istorioa"
- Irailak 27 | 20:30
- Luna Negra Kafe-Antzokia | Baiona
Publiko heldua. Iraupena: 1h30.
Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulatu egin duzu inoiz? Segur uste duzun baino gehiago direla!
Ez dok Hiru taldeak Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdo eta jostagarria eskaintzen digu, Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek duten estilo paregabearekin. Obra honetan, bikoteak musikari-aktore batekin partekatuko du taula. Hitzari, beren ohiko tresna eszenikoa, zuzeneko musikaren indarra gehiturik, 200 bat euskal kanta klasiko baino gehiago entzunaraziko dizkigute (zatiak!).
Egilea: Patxo Telleria. Taula zuzendaritza: Jokin Oregi. Antzezleak: Mikel Martínez, Patxo Telleria. Musikaria: Adrián García de los Ojos. Jantziak eta eszenografia: Azegiñe Urigoitia.