mintzalasai

Militantzia, euskaldunen ADNaren osagaia da

Portretak

Militantzia, euskaldunen ADNaren osagaia da

2022ko Apirilaren 15a | IHINTZA IRUNGARAI | | ± 07 min 06 s

Iparraldeko gazte anitz bezala, Baionako Santa Espiritu auzoa hautatu du bizileku gisa Ihintza Irungarai (Baiona 1991) Itsasuarrak. Geltoki ondoko ostatu goxo batean jarri digu hitzordua, dantzari eta euskaldun gisa, agenda betetzen dizkioten jarduerak eta beste erronkak aipatzeko.

Animazio + / pantaila -!

Portretak

Animazio + / pantaila -!

2022ko Apirilaren 1a | JON LAPLACE | | ± 05 min 50 s

Baionako Eztitxu Robles kolegioan, txapela buruan eta baloi bat eskuan harrapatu dugu Jon Laplace (Baiona, 1987) ikastetxeko hezitzailea. Nerabe zein helduekin harremanak bultzatzeko, ulermena indartzeko animazioaren garrantziaz aritu zaigu luzaz, Baiona Futbol Club taldean bizi dituen momentu gozagarriez bezainbat...

Angeluko azokan Aldudeko xingar erosle jarraikiena naiz!

Portretak

Angeluko azokan Aldudeko xingar erosle jarraikiena naiz!

2022ko Martxoaren 18a | PATXIKA ALFARO | | ± 08 min 35 s

Aldudeko sortetxea uztean, Patxika Alfarok (1943 Aldude) ez zuen imaginatzen gaztetan zokoratu zuen euskarak irekiko zion bizi bidea. Lagun talde apartaz, lanaz, kantagintzaz, familiaz eta beste hamaika bizipenez aritu zaigu Angeluko euskaltzalea.

A.B eta O.M artean? Gora xuri ta urdinak!

Portretak

A.B eta O.M artean? Gora xuri ta urdinak!

2022ko Martxoaren 4a | ANTHONY MICHEL | | ± 06 min 49 s

Kirolarien arteko lehian, partiduen ondoko giroa lehenesten du Anthony Michel kazetari gazteak. Marseillako Kalankak atzean utzi eta lanerako etorri zen Baionara lehen aldiz, gero maitemindu zelakoan hasi zen euskara ikasten. Orain euskaraz entzun dezakezue egunero France Bleu irratiko uhinetan.

Energia eskuetan, euskara bihotzean

Portretak

Energia eskuetan, euskara bihotzean

2022ko Otsailaren 18a | LIBE GONI | | ± 06 min 06 s

Baionako Santa Espiritu auzoko apartamenduan Libe Goñiren (1947 Oteitza) aurpegi argi eta alaiak errezibitu gaitu kafearen tenorean. Iparraldeko lehen ikastolen sorreraz eta Seaskaren historiaz artikulu luzea idazteko hitzordua izan zitekeena, istorio ederrez eta energiaz betetako solasaldia bihurtu da andereño eta Reiki emaile euskaldunaren ondoan.

Arroka taldean, bizipoza airean

Portretak

Arroka taldean, bizipoza airean

2022ko Otsailaren 4a | JOANES HILLAU | | ± 06 min 48 s

Errege opilaren usain goxoak erakarririk, Arroka taldearen egoitza berehala aurkitu dugu Biarritzeko geltoki auzoan. Muslarien partidak eta krakada gehiegi trabatu gabe, Joanes Hillau (Baigorri, 1947) kantu zuzendaria aritu zaigu Biarritzeko kultur elkarte ezagunaren ibilbideaz, ekintzez eta helburuez: euskaraz eta kulturaz bizi, gozatu eta transmititu.

Biberoien artean, euskaraz goxo goxo

Portretak

Biberoien artean, euskaraz goxo goxo

2021eko Abenduaren 17a | DELPHINE VELASCO | | ± 06 min 06 s

Ogibidez aldatu nahian, Ohakoa haurtzaindegian lan egin ahal izateko euskara indartu eta mintzapraktikan goizetik arrats aritu da Delphine Velasco (Donibane Lohitzunen, 1986). Lankideen laguntzari esker eta haur txikien goxotasuna lagun, Biarritzeko lehen haurtzaindegi euskaldunean loriatzen da orain Sokoako arrantzale familiako alaba.

Musikak eraman nau euskaraz aritzera

Portretak

Musikak eraman nau euskaraz aritzera

2021eko Azaroaren 19a | JURGI EKIZA | | ± 08 min 02 s

Lekornen, zuzeneko musikak soilik eman ditzakeen dardara indartsuen artean harrapatu dugu Willis Drummond taldea. Arratsaldeko entsegua bukatzean, Jurgi Ekiza kantariak (Baiona 1980ko abuztua) gure galderak erantzun ditu kontzertu aurreko ostatu hutsaren erdian.

Objektiboaren bi aldeetan eta Bada hedabidean

Portretak

Objektiboaren bi aldeetan eta Bada hedabidean

2021eko Azaroaren 5a | LUKAS HIRIART | | ± 07 min 14 s

Lukasen aitak eskainitako ordenagailu zaharkituan muntatu zituen lehen bideo motzak kolegiotik itzultzean. Geroztik irudi munduan murgilduta bizi da Lukas Hiriart (Baiona, 1998ko apirila) eta arazorik ez du objektiboaren alde batetik bestera pasatzeko. Orain, Bada sortu du lagun taldearekin, sareak euskaraz ere astintzeko asmoz.

Pirripita gainean, euskararen bidegorrian

Portretak

Pirripita gainean, euskararen bidegorrian

2021eko Urriaren 22a | ANA-MARI GRENIE | | ± 05 min 33 s

Pirripita gainean, kanpotarren artean sigi-saga iritsi da Aña-Mari Grenié (Biarritze, 1954) Portu Zaharreko hondartzara. Biarriztar honek ezin hobeki ezagutzen ditu hiriko txoko ederrak eta istorioak. Bide batez, lekuko paregabea da azken urteetako aldaketez, onez zein penagarriez ohartarazteko.

Mikel Amilibia: Suitzako ganibeta

Portretak

Mikel Amilibia: Suitzako ganibeta

2021eko Urriaren 1a | MIKEL AMILIBIA | | ± 05 min 53 s

Pottoka gainean jauzika ibiltzen dakien arren, Mikel Amilibia (Baiona, 1983), festetan edo errugbi zelaietan gurutzatuko duzue maiz, lanean zein lagunartean. Giro ezberdinetan mugitzen gustuko duen Arrangoitzeko aitarekin, dituen zaletasunak eta lanak aipatu ditugu Aguilerako harmailetan.