San Ispiritun Euskal kultura eta euskararen iguruko ibilaldia. Mintzalasai kari gauzatutako sorkuntzak: dantza, zirkoa, musika, olerkiak, bertsoak, triki etab.
Eskola denboran. Bi pertsonaiek sekulako bidaia egingo dute eta abenturak biziko dituzte, zerbaiten bila dabilenean, MAITEDERren bila.... Barruranzko bidaia sakona, ingururanzkoa eta urrutiranzko bidaiak... Ikuskizunaren ondotik, artistek publikoari MAITEDER mundu berri bat sortzea proposatzen die, baita ere eztabaida une bat
Zure zapore-sentsazioak protagonistak dira txokolatearen inguruko topaketa honetan. Txokolategileekin topaketa eta Baionako txokolatearen historia ezagutzea, XVII.mendetik gaur egun arte. Bisitak dastatze bat barne hartzen du.
Eskola denboran. Bi pertsonaiek sekulako bidaia egingo dute eta abenturak biziko dituzte, zerbaiten bila dabilenean, MAITEDERren bila.... Barruranzko bidaia sakona, ingururanzkoa eta urrutiranzko bidaiak... Ikuskizunaren ondotik, artistek publikoari MAITEDER mundu berri bat sortzea proposatzen die, baita ere eztabaida une bat.
Duela 2 urte piztu ziren Lanetik lekora hitz orduak, euskara lan munduan garatzeko asmoz. Profesional euskaldunen sarea ehuntzen eta euskaraz egiten diren lan harremanak sustatzen ditu geroztik. Zuen enpresa edo zerbitzuak ezagutarazteko, jende berriarekin elkar trukatzeko, lagunartean euskaraz momentu goxoa pasatzeko, etorri gure ikustera! Baionako ON! guneko hiru espazio partekatuak
Euskara irakurtzea erraza da. Halere arauak eta praktikak bereizten ahal dira. Tailer honetan biak azalduak izanen dira. Ondotik, bakoitzak hautatuko du nola ahozkatu nahi duen. Elkarrekin kantatuz bukatuko da.
BAIONA SIMONE VEIL AMA ESKOLA (GAZTELU BERRI ALDEAN) | BAB
Izena ematen dut!
BISITA GIDATUA: NOTRE DAME ETORBIDEKO KASAMATAK
Bisita
Erraldoi baten kasamata erraldoia ezagutu: Notre Dame etorbidea. Europan inoiz erregistratu ez den XVI.mendeko artileriaobra handiena da. Irekitze berezia! Oinetako egokiak ekartzea gomendatzen da. Mintzalasai eta Europako ondareen egunen kari ko antolatua.
BAIONA Ondare & Bizileku denda (Arraindegi karrika, 42a) | BAB
Ondare eta bizileku denda berritua izan da. Baionako arkitekturaren eraikin ohiko baten beheko solairuan. Bere eszenngrafia berrien bitartez hirizaharraren berezitasuna gozatu eta ulertu, baita ere, plana eta balioztatzearen erronkak eta helburuak ere.
18:00 >19:00 EUSKARA INIZIAZIOA HELDUENTZAT - BESTA GAIAREN INGURUAN
Molly’s ostatuak bere ateak idekitzen dizkizue eta euskarazko iniziazioa proposatzen du. Euskara deskubritu nahi duten lagunekin etor zaitezte eta ondoko bestetan euskaraz manatzen edota zerbitzatzeko gai izanen dira. -
19:00>20:00 PANTZO MANTSHOW (PANTZO HIRIGARAY)
Pantzok Euskal Herriaren egoerari lotuak diren gai frango ditu aipatuko: Nahas mahas, Euskalzaina eta euskaldun berriak, San Ferminak, Euskal Herriaren independentzia ospatzeko bazkaria, covid-aren eragina bozkaldietan, immigrante edo etorkinak Baigorrin... Baita ere, irratilariaren sufrikarioak, lehengo eta gaurko gazten joka moldeak amodio kontuetan, taloaren lanjerrak ikastolentzat, Miss Euskadi eta beste... Ordu bat’eterdi umore on! -
19:30>21:30 MOLLY’S KANTUZ
Zatozte kantatzera eta momentu goxo baten pasatzera euskaraz. Goi mailako musikariak animaturik. Giro ona segurtatua!