Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Ezagutu itzultzaile automatikoak
Geroz eta kalitate handiagoko itzultzaile automatikoak ditugu eskuragarri sarean. Hala ere, tresna hauek ezin dituzte itzultzaile profesionalak ordezkatu.
2020eko Ekainaren 17a | ± 48s
Hobetzen ari diren tresnak
Geroz eta itzulpen hobeak egiten dituzte itzultzaile automatikoek, metodo berriak erabiliz. Hainbat egoeratan baliagarri izan daitezke, izan ere testu edo esaldi bat ulertzen lagun gaitzake hizkuntza jakin gabe. Hala ere, kalitatezko itzulpen bat behar baldin badugu, itzultzaile profesional baten laguntza beharko dugu.
Ezagutu hiru itzultzaile automatiko
Itzuli
Eusko Jaurlaritzaren eskutik sortu den itzultzaile neuronala da. Euskara-frantsesa bertsioa garatzen ari dira Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin.
https://www.euskadi.eus/itzuli/
Itzultzailea
Elhuyarren itzultzaile automatikoa da, adimen artifizialean oinarritua.
https://itzultzailea.eus/itzultzailea
Webtran
102 hizkuntzaren arteko konbinazioak eskaintzen ditu, kalitate baxuagoa izan arren.