mintzalasai

Elkartea

Asteazkena, haurren eguna

Mintzalasai festibaleko egitaraua egunez egun: irailaren 23a, asteazkena.

2026ko Irailaren 1a | | ± 03 min 25 s

10:00 >11:00 BAIONA - Canopia

CANOPIAKO BISITA

#bisita | Aldatu hondakinekin duzun ikuspegia eta bisitatu Canopia! Baionan kokatua, Canopia Bil Ta Garbi sindikatuak kudeatzen duen hondakinen balorizazio gunea da. 7 hektarea baino gehiagotan, etxeko hondakin birziklagarriak, hondakin organikoak eta garbiguneetatik datozen kartoiak tratatzen dira. Bisitariek hondakinen sailkapena, tratamendua eta balorizazioa ezagutzeko aukera dute, instalazio industrialen bidez.

Zure hondakinei beste begirada batez so egiteko aukera!


10:00>12:00 BAIONA - Atalante

BIKOIZKETA TAILERRA

#zinema | Tailer honetan, film bikoizketak egiten ikasiko duzu. Agian hurrengo zinemaren arrakasta handiaren ahots mitiko bilakatuko zira!

8 urtetik goiti

10:30>11:30 BAIONA Hiri barneko mediateka

PONTX PAILAZOA - BISITARI

#ikusgarria | Pontx pailazo bihurri, kurioso eta ironikoa da. Bere bizitasunak alde batetik bestera mugiarazten dute eta edozein egoeratan murgiltzen da. Lagunekin elkartu eta ongi pasatzea baino gauza hobeagorik ba al dago? Pontx bisitan etorriko da lagunengana. Sudur gorriarekin ez dira musika, kantua, umorea, magia eta bihurrikeriak inoiz falta. Ikuskizun parte hartzaile horretan ikusleek Pontxekin momentu atsegin bat gozatzeko aukera izango dute. Nahi duena etor dadila eta besteak Horkonpontx!


14:00>15:00 BAIONA - Atalante

MuSkuilu eta puah! marrazki bizidunak

#proiekzioa | Mukuilu eta Puah! Marrazki bizidunen proiekzioa. 6 urtetik goiti.


16:00>16:00 BIARRITZ - Mediateka

Arrainak bihotzean

#ikusgarria | Martik itsas hondoan abentura berezi bati ekingo dio, aita aurkitzeko. Bidean, arrainen eta beldurren hizkuntza ikasiko du, ausardiaren eta norbere beldurrei aurre egitearen garrantzia deskubrituz. 3 urtetik goiti


16:00 BIARRITZ - Mediateka

KRAKADA

#buffet | Goxokiak eta edariak eskainiko zaizkie parte hartzaileei, arratsalde eder honen borobiltzeko.


16:30 BIARRITZ - Médiathèque

Ipuin irakurketa

#Irakurketa | Itsasoaren istorioak zabalduko dira... Zatoz arrainen eta ozeanoaren munduan murgiltzera!

18:15>19:00 BAIONA - - Santa Gurutzeko Mediateka

IRAKURKETA TAILERRA EUSKALDUNAK EZ DIRENENTZAT

#Tailerra | Irakurketa tailer hau euskarara hurbildu nahi dutenentzat da. Euskarazko testuak deskubritu, hizkuntzaren doinuekin ohitu eta irakurketa une goxo bat partekatzeko aukera izanen duzue. Ez da aitzinetiko jakintzarik behar: jakin-mina eta ikasteko gogoa aski dira.


18:30>19:00 BAYONNE - Biltxoko

EUSKARAREN GARAIA DA - REUNION PUBLIQUE

#euskara | Azaroaren 21ean egingo den euskararen aldeko manifestazio handia prestatzen ari den bilkura publiko honetan, euskararen biziraupena eta etorkizuna aipatuko dira.

18:30 >20:30 BIARRITZ - AEK (9 rue Jules Ferry)

Burasoei zuzenduriko euskara iniziazioa

# iniziazioa I Bi orduko hastapen-saio honetan, egunerokoan zure seme-alabekin dituzun elkarrizketetan euskara txertatzeko gako errazak ezagutuko dituzu. Hastapen atsegin, praktiko eta ludikoa.


20:00>21:00 BAIONA - Biltxoko

TXIKIREN UMOREZKO BAKARRIZKETA & APERITIFA

24 urtez Euskal Herrian umorea egiten! 25 eta 75 urte bitartean? Zatoz Txikiren umore-kontsultara eta eskatu zita! Mina baduzu, barrezka kenduko dugu. Nekaturi bazira, jarri eta aire girotua izango duzu. Bista galtzen ari bazira, lasai: entzuteko ikusteko baino gehiago bada. Logura baduzu, lo egin, estalkia urririk. Komuneko arazoak badituzu, papera eskainia. Memoria arazoak badituzu, zure gaztetasun urteak gogoratuko ditugu. 50 minututan, 50 irri!


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.