Heziketarako aldizkari berri bat
2012ko Maiatzaren 27a | HAZI HEZI | ± 01 min 02 s
17 urtez haurraren eta gaztearen heziketan lagun zezakeen tresna bat sortu zuen irakasle talde batek: Hik Hasi aldizkaria. Baina, irakasleen premia hori asetzen hastean, agerian gelditu ziren etxeko heziketaren premiak: etxeko heziketak eskolakoarekin batera joan behar zuela, eskolako heziketak etxekoa osatu behar zuela, biek norabide berean joan behar zutela...
Horretarako, etxerako beste tresna bat sortu behar zela ikusi zen. Eskolako komunitateari zuzenduriko aldizkariaren osagarri izango den Hazi Hezi aldizkaria, kritikoa, euskalduna eta Euskal Herrian sortua. Haurrak eta pertsonak hezten lagunduko duen tresna izateko bokazioz munduratu dena, garai zailetan, bai, baina itxaropentsuetan.
Euskarazko hedabideen sarea handitzera dator Hazi Hezi aldizkari berria eta elkarlanean arituko da, euskal komunitatea sendotzeko asmoz. Hasteko, Irrien Lagunak eta guraso.com taldeekin elkarlanean sortu da.
























