Euskararen Egunak
2012ko Maiatzaren 27a | MINTZALASAI | ± 31 s
Joan den azarotik goiti, Biarritzeko 20 eragile baino gehiago euskara protagonista izanen den egunak antolatzen ari dira.
Mintzalasai izena jantziko dute egun horiek eta irailaren 22 inguru iraganen dira. Egitaraua ondoko asteetan ezagutaraziko dute antolatzaileek, baina urte osoan zehar proposatuak diren euskarazko animazioen erakuslehio izan nahi dute egun horiek: ipuin, mintzaldi, kontzertu, bisita, kantalasai'…
Parte hartzeko, gurekin harremanetan sartu: http://euskara-biarritz.eu/harreman
























