Sehaska huste ederra
2011eko Azaroaren 30a | ITSAS ARGI IKASTOLA | ± 34 s
Aurten ere, Biarritzeko Ikastolan antolatu Sehaska hustea arrakastatsua izan da. Eremu osoan hedatuak ziren hirurogei erakusleak kontent agertu dira.
Erosle asko etorri da eskualde guztietatik.
Aro ezin hobea izan da eta horrela denek gozatu dute. Antolatzaileek eskaini ikuskizunak parada ezin hobea izan dira guraso eta haurrak askatasun osoan ibiltzeko: puzgarriak, taloak, taberna etabar...
Guraso laguntzaileen antolaketa eta harrera atseginari esker, sehaska hustea urteko hitzordu hutsegin ezina bilakatu da!
























