Euskaraz Parise arte
2011eko Azaroaren 30a | ± 36 s
Pariseko La Sorbonne Unibertsitateak euskara eta euskal kulturari buruzko klaseak eskainiko ditu, '“Euskararen enbaxadore'” izan nahi duen Etxepare Euskal Institutuarekin izenpetutako hitzarmenari esker.
Ostegunero beraz, euskara, artea, literatura, ahozko tradizioa, musika, antzerkia eta zinema aztergai izanen Pariseko unibertsitateen sinboloa den Sorbonen.
Argitxu Camus Etchecopar irakaslearen ustez, Euskal Herriaren egoera geo-politiko-linguistikoak ikertzaile askoren arreta deitu du, eta klase horrekin hizkuntza '“zahar eta misteriotsu'” horretara hurbiltzeko aukera eman nahi die ikasleei.
























