'"16-24 urte artekoen %60a elebiduna da '"
2012ko Martxoaren 12a | ± 42 s
Eusko Jaurlaritzak EAEko V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitza nagusiak aurkeztu ditu. 16 urte edo gehiagoko biztanleen %32 elebiduna da (2006an baino 2 puntu gehiago), hau da 600.050 elebiduna Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (1991an baino181.000 gehiago.
Elebidunen ehunekorik handiena gazteen artean dago: 16 eta 24 urte arteko gazteen %60a elebiduna da. 1991an, bi aldiz gutxiago ziren. Eusko Autonomi Elkarteko zahartze prozesuak aitzina segitzen duela erakusten du inkestak (biztanleriaren %20ak 65 urte baino gehiago du).
Udazkenean aurkeztua izango dira Lapurdi, Nafarroa Behera, Nafarroa Garaia eta Zuberoko datuak.
Info: http://www.scribd.com/doc/84312420/Inkesta-soziolinguistikoaren-dossierra
























