Euskaraz eztabaidatzen duten gazte hauek...
2012ko Martxoaren 26a | EUSKO IKASKUNTZA | ± 37 s
Biarritzerekin hitzarmen bat duen Eusko Ikaskuntzak, 2010ean gazteei zuzendutako '“Datorkigunea'” programa abiatu zuen. Helburua: Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 40 gazte bildu eta hilabetean behin gaurko gaiei buruz gogoetatzera eta eztabaidatzera gomitatu.
Lantzen diren problematikei erantzuteko ekintzak eta proposamenak definitzen dituzte gazte hauek, etorkizunari buruz axolatuak direla eta eztabaida handi hauek euskaraz ereman daitezkeela frogatuz.
Martxoaren 17ko saioa Biarritzen eginen dute. '“Gizon eta emakumeak: genero sistema orekatu baterantz '” izanen dute gogoetatzeko gaia.
























