Euskarazko diktaketaren 2012ko edizioa
2012ko Apirilaren 23a | EKE - AEK | ± 49 s
Zazpigarren aldikotz, Euskal kultur erakundeak eta AEK-k euskal diktaketa antolatzen dute. "Hitzaditza" ikastolako betiko diktaketatik urruntzen da ordea, helburu nagusia euskaraz idazteko plazerraren ematea baitu. Hitzordua maiatzaren 5ean finkatua da, goizeko 9:30etan, Baionako IUTn.
Diktaketaren ariketa aitzakitzat hartuz, Hitzaditzaren helburua euskararen erabilera sustatzea eta bereziki irakurmena eta idazmena bultzatzea da.
Aurten ere hiru maila ezberdin izanen dira:
'•euskaldun trebeak
'•euskara ikasten ari direnak
'•gaztetxoak: 13 - 17 urtekoak
Zuzenketak goizean berean eginen dira eta irabazleen izenak jakinaraziko dira eguerdi aldera.
Hitzordua finkatua da 2012ko maiatzaren 5ean, goizeko 9:30etan, Baionako IUTn.
























