Tailerrak lehen aldiz euskaraz
2012ko Apirilaren 23a | OZEANOAREN HIRIA | ± 38 s
Joan den asteazkenean, 14 haurrek euskarazko lehen tailerrean parte hartu dute Ozeanoaren hirian.
Galdera handituz doan heinean, Ozeanoaren eskaintza handituz doa ere; karia hortara '"Sumendien sekretuak '" euskaraz eskainia izan da.
Petits Débrouillards elkarteko Haize eta Oihana animatzaileak, 6 eta 10 urte arteko haurrez inguraturik, likidoen dentsitateari buruzko edota gasen presioari buruzko esperientziak burutu dituzte.
Molde ludikoan, sumendien iratzartzea eta funtzionamendua ulertu ahal izan dute.
Beste behin ere, jostatuz eta euskaraz ikastea posible dela frogatu da!
























