Musikaren astea hasi da
2012ko Ekainaren 4a | EUSKARA BULEGOA | ± 56 s
Euskararen erabilera ikasgelatik kanpo sustatzea helburu duen Musikaren Astea hais da astelehen huntan, Atabal musika gelan.
Lagunarte konpainiari esker, Herriko Etxeko Euskara Bulegoak eta Eskola gaietako zerbitzuek Biarritzeko ikasle euskaldunei musika deskubritzeko tailerrak antolatu dituzte. Aste osoan, 400 haur baino gehiago pasako dira.
Goizean, ama-eskoletako haurrek musikaren keinuak deskubrituko dituzte eta arratsaldez lehen mailakoek kantu eta perkusioaren bitartez, Euskal Herri eta Arabiar munduko errepertorioak landuko dituzte.
Proiektu hori, 2012ko urte osoan aisialdien inguruan eramana izanen den lanaren parte bat da. Beste hainbat ekintza iraganen dira ondoko aste eta hilabeteetan. Irailean, astialdiak eta aisialdiak euskaraz bizitzeko gida bat argitaratua izanen da. Datorren ikasturtetik aitzina, eskola bakantzetan, aisialdi eskaintza ssitematizatu bat proposatua izanen da.
























