Euskaraz ikasi eta jostatu
2012ko Ekainaren 11a | BIGA BAI | ± 28 s
Biga Bai eskola publiko elebidunetako burasoek Jatsu, Arruntza, Kanbo eta Larresoroko haurrak bildu dituzte Larresoron euskaraz antolatu animazioen inguruan. Egun guzian haurrek gozatu ahal izan zituzten antzerki, dantza, ipuin, herri kiroleri buruzko tailer ezberdinak. Eskolatik kanpo haur gutik euskara entzuteko parada ukanez, holako egun baten bidez euskaraz jostatzeko eta aldi berean ikasteko plazerra izan zuten.























