Gazteluma literatur burtsa
2012ko Ekainaren 11a | ELKAR | ± 36 s
Baionako elkar liburu denda, elkar fundazioaren eta Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma, VII. Literatur Sorkuntzarako Burtsa sortu du.
Bi urtetarik behin antolatuko da eta 3.000 euroko dirutza emanen zaio, epaimahaiak hautatuko duen eleberria edo ipuin bildumaren idazleari ondorengo oinarrien arabera (PDFa deskargatu).
Info+: Elkar megadenda '• VII. Gazteluma Literatur Sorkuntzarako Burtsa '• San Andres plaza '• 64100 Baiona
Tf: 05 59 59 35 14 '• baiona@elkar.com '• www.elkarargitaletxea.com
























