Denei irekitako informazio bilkura
2012ko Irailaren 19a | MINTZALASAI | ± 33 s
75 haurrek parte hartu dute Mintzalasaien egunean. Surfa, skatea, itsas bazterraren deskubritzea... irudiz eta oroitzapenez beteak lokartuko dira.
Ostegunean, gurasoei zuzendu informazio bilkura izanen da. EEPko ordekari, euskara bulegoko teknikari, ikerlari eta irakaskuntza eredu anitzetako erakasleek gurasoen kezka eta galderei erantzungo dute. Euskararen erabilera ikastetxetik kanpo sustatzeko bideak ere aipatuko dira.
Informazio bilkura denei irekia da: sare publikoko eta pribatuko guraso, biharko gurasoak edo kuriosak.
5:00 Itsasargi ikastola.
























