Euskara mundu eleanitzean
2012ko Abenduaren 16a | ± 48 s
Donostiako San Telmo Museoak, 2013ko otsailaren 17a arte, euskarari eta hizkuntzei buruzko erakusketa interaktiboa (eta interesgarria) proposatzen du.
Euskararen errealitateak abiapuntu hartuta, hizkuntzaren (edo hizkuntzen) inguruko interesa pizteko plaza gisa planteatzen da Badu Bada; hizkuntzen arteko bizikidetzaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko, eta kultura eta hizkuntza aldetik anitzagoa eta aberatsagoa den mundua sustatzeko.
Erakusketa 10 gunetan dago banatua:
1. (A)hotsak
2. Kodeak
3. Hizkuntza bizia
4. Euskara mundu eleanitzean
5. Euskararen iraupena
6. Euskararen herria
7. Erabili, maitatu, ikasi, irakatsi
8. Gozatu, jolastu
9. Hizkuntzen elkarbizitza
10. Agurra(k)
Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara
Sarrera 3 euro (Astearteetan sarrera urririk)
Info+: http://www.santelmomuseoa.com - http://www.badubada.com
























