2013an, Biarritzeko ihauteriak berriz hasten dira
2013ko Otsailaren 25a | MIZANBU GAZTETXEA | ± 40 s
Martxoaren 2an, larunbatarekin, Mizanbu Gaztetxeak hiriko hainbat elkarteren laguntzarekin (Mintzalasai, Festilasai, Petit débrouillards, Ludo64, ZarbiTour, Les Amis du Parc Mazon'…) ihauteri eguna antolatzen dute Mazon Parkearen inguruan.
Aitzinetik, desfilea iraganen da Biarritzeko karriketan barna. Hitz ordua 2etan finkatua da parkean, desfilearen abiatzeko. Ibilbide guzian animazioak izanen dira eta arratsaldeko 4etan, beste hainbat aktibitate: puzgarriak, Les Petits Débrouillards eta Ludo 64 elkarteen tailerrak, euskal jokoak, kantu eta musika. Bukatzeko, gaualdia izanen da gaztetxean 9etatik goiti, zintzur bustitze, talo eta kontzertuekin.
























