3 hitzarmen berri, euskararen alde
2013ko Martxoaren 4a | ± 01 min 28 s
Otsailaren 19 honetan, François MAITIA Jaunak ordezkatzen duen Euskararen Erakunde Publikoak eta Didier BOROTRA Auzapez Jaunak ordezkatu Biarritze Hiriak hiru hitzarmen izenpetu dituzte Hiriko hiru eragile garrantzitsurekin: Atabal, Biarritz Culture eta Skate Parkea kudeatzen duen Lassosalai.
Hitzarmen hauen xedea, parte bakoitzaren eskuhartze koadroak zehaztea da, bakoitzaren jardueretako baitan euskararen erabilpena eta sustapena garatzeko gisan. Alabaina, bakoitzaren ekintza eremuen aniztasunetik at (musika, kultura, kirola), denek, molde berean, herriko mugak gainditzen dituen ospe zabal bat eta euskararen hedapen eta erabilpenaren gogo nabarmena daukate.
Hitzarmen berritzaileak:
'•Hiruko Izari bat: egitura, Euskararen Erakunde Publikoa eta Biarritze Hiriaren sustenguarekin abiatzen da.
'•Garai hedatu bat: 3 urteko garairako izenpetuak dira, urte bateko egiten zenean lehenago. Jarraipen batzorde bat bilduko da urte guziz, aitzinamenduen eta etorri beharreko egitasmoei buruzko puntu bat egiteko.
'•Laguntza kalibratua eta urteetan apaltzen dena: diru laguntza, lehen urtean euskarari lotuak diren xahutzeen %50i dagokie (frogagiriekin) eta apaltzera joanen da ondoko urteetan, autonomizatze helburua laguntzeko.
'•Autonomia xede bat: Helburua da, bukaerara heltzean, egiturak autonomoak izan daitezen euskararen erabilpena mailan. Hala ere, Euskara Bulegoarekin harremanetan geldituko dira.
























