Mintzalasai berriz abian
2013ko Martxoaren 7a | MINTZALASAI | ± 39 s
Irailean lehen aldiz iragan den Mintzalasai ekimenaren bilana egin ondoren, antolaketa batzordea lanean hasi da 2013ko edizioa antolatzeko. Iragan abenduan elkartea sortu zen, hirian eraman hizkuntza politika eta eragileen eskaintzan oinarritutako euskararen aldeko ekimen handi baten antolaketa izanki helburutzat.
Egitaraua lantzen hasiak dira, irakurgarritasuna irizpide. '“Momentu azkarrak nabarmendu nahi ditugu, azaldu du Kepa Mouesca lehendakariak. Asteazkena haurren eguna, ostiral gaua euskarazko sorkuntza artistikoari tokia eta igandean familien eguna. Eta euskararen erabilera, ekintza guzien erdigunean'”. Dinamika aitzina doa.
























