Korrika Biarritzen: Herriko etxeko kilometroa
2013ko Martxoaren 21a | ± 29 s
Oroitarazten dizuegu 10 egunez Euskal Herriko lurraldeak zeharkatu ondoren, 18. Korrika Baionara iritsiko dela igande huntan. Euskararen aldeko lasterketa eta besta horrek 2000 kilometrotan, milaka herritarren sustengua lortu du!
Urtero bezala, Herriko Etxeko langileek kilometro batean parte hartuko dute. Hitz ordua Foch karrika hetsian, igandean, goizeko 9:34etan (Plaza Berri gainean).
Zatoz, zu ere, euskararen alde!
Bagoaz korrika! Eman euskara elkarri!
























