Bertsolari txikien hitz ordua
2013ko Maiatzaren 21a | BERTSULARIEN LAGUNAK | ± 24 s
Ostiralean, Lapurdiko ikastoletako 350 haurrek Biarritzeko Euskal-Jaien dute hitz ordua.
Bertsolari txiki eguna iraganen da, hain zuzen ere. Urtean zehar landutakoa oholtza gainean erakusteko aukera izanen da gaztetxo horientzat.
Euskararen berreskuratzea belaunaldi horren eskuetan da; Bertsularien lagunak elkarteak transmisioan daraman lana eredugarria bezain beharrezkoa da.
Info+: www.bertsozale.com
























