Hitzordua Festilasaien agorrilaren 3an
2013ko Agorrilaren 1a | FESTILASAI | ± 27 s
Festilasai musika, lerra eta arte garaikide festibala da. Miarritzeko Mizanbu Gaztetxeak eta Skate Parkak (Lassos Lasai elkartea) agorril huntan 8. edizioa izanen duen festibala sortu zuten. Festilasai izenak ohi bezala Miarritzeko Moura eremuan (Geltoki ondoko ofiziale eta aisialdi eremuan) iraganen den agorrileko gau bateko gertakari hunen gogo ona laburbiltzen du. Informazio gehiago Festibalaren Facebook orrialdean.























