Mintzalasai ekimenak ere Euskoa onartuko du
2013ko Agorrilaren 5a | MINTZALASAI | ± 31 s
Uztailean 67 komertzio, enpresa eta elkartek bat egin baitute euskal moneta sarearekin hilabete bakarrean. 460 zerbitzu-emaileen aurkitegia eguneratu eta Interneten ezarria da.
Hauen artean, Mintzalasai elkartea aurkitzen da Biarritzen (beste bi egituren ondoan). Irailaren 16tik 22ra iraganen diren euskararen egunetan, euskoa erabiltzeko libre izanen zirezte beraz. Eta sarea ezagutzen ez dutenentzat, deskubritzeko eta kidetzeko aukera izanen da ere.
Info+: http://www.euskalmoneta.org/actualites-azken-berriak/
























