2013-2014 ikasturteko euskarazko irakaskuntzaren bilana
2013ko Urriaren 31a | EEP | ± 01 min 35 s
2013-2014 ikasturtean, 9.250 ikaslek euskarazko irakaskuntza segiko dute, hots, ikasleen %36,6.
Euskarazko irakaskuntza darraiten ikasleen kopurua goraka doa etengabe eta, gaur egun, ikastetxeen %60-ak irakaskuntza hori proposatzen du. Kasik lurralde osoan euskarazko irakaskuntza proposatua da.
Lurralde mailan dagoen estaldurak azaltzen du, neurri batean, 2010etik aitzina sail elebidun berrien irekitzea geldotu izana. Euskararen aldeko eskaera soziala oraino ere garrantzitsua da, ikastetxe elebidunetan, irakaskuntza elebiduna darraiten ikasleak frantsesezko irakaskuntza darraitenak baino gehiago baitira.
Aitzitik, eskaera soziala azkarra izan arren, lehen mailako bosgarren urtearen eta kolegioko seigarrenaren artean ikasle kopuruaren apaltzea garrantzitsua da oraino. Hurrengo urteei begira, gaurko egunean ama eskolan euskarazko irakaskuntza darraiten ikasleen %45-ek haien eskola ibilbidea bururaino euskaraz jarraitzea erronka nagusi bat izanen da. Baldintza hori betez baizik ez dugu lortuko Hizkuntza politikaren helburua betetzea, hots, euskarazko hiztun osoak sortzea. Izan ere, oren parekidetasunezko irakaskuntza elebiduna ikasleak ikas ibilbidearen buruan hiztun oso bilakatzeko gisan antolaturik dago.
2004az geroztik, EEP-k sistemaren hedapenean lan egin du. Orain, sistema egituratzeak eta haren antolakuntza hobetzeak behar dute lehentasun. Lan kualitatibo horri esker, bigarren urrats batean, eskaintzaren garapenaren aldeko dinamika aktibatzen ahalko da, irakaskuntza hori proposatzen ez duten ikastetxeetan sail elebidunak irekiz.
Iturria / Source: www.mintzaira.fr
























