Euskararen nazioarteko eguna
2013ko Azaroaren 28a | EUSKAL KONFEDERAZIOA | ± 26 s
Urtero, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Karia hortara, norbanako eta eragileak beren atxikimendua eta euskaraz bizitzeko gogoa adieraztera gomitatuak dira.
Aurten, iniziatiba desberdinen artean, Euskal Konfederazioak elkarretaratze batera deitzen du Baionan, eguerditan.
Euskarak urteko 365 egunetan eta eremu guzietan bizi behar badu ere, egun hori existitzen den heinean, balia dezagun.
























