mintzalasai

Euskaraz bizi

Zer etorkizun euskararentzat Biarritzen?

2013ko Abenduaren 5a | ± 01 min 22 s

Hautetsi eta EEPko kideek osatutako Gidaritza Batzordearen ondotik, Euskararen egunaren biharamunean hiriko elkarteak* Herriko Etxean bildu dira, azken urteetako bilana egiteko eta etorkizuneko hizkuntza politika marrazteko.

Euskararen egoera (indar eta ahulguneak) eta 20 urtez euskararen inguruko bilana (egindakoa eta egina izan ez dena) aurkeztu ondoren, Hizkuntza Politiko berri eta ausart baten baseak pausatuak izan dira:

- Printzipioak: Zeharkakotasuna '– Globalitatea.

- Baliabideak: Euskara zerbitzu baten sortzea, eskumen zabal eta baliabide indartuekin.

EEP eta Hiriaren arteko hitzarmena otsailean bukatzen delarik eta martxoan hauteskundean iraganen direnez, hizkuntza politikaren indar hartze bati buruz joateko beharra adostua izan da.

Euskararen egunak

Mintzalasai#3 ere aipagai izan da. Hobekuntza pistak marraztu ondoren, 2014ko dataka definituak izan dira. Euskararen erabilera eta ikusgarritasuna lantzea helburu duten egunak irailaren 22tik 28rat iraganen dira.

Info+: http://euskara-biarritz.eu/politika

* Arroka '– Aek Biarritzkeo gau eskola '– Itsasargi ikastola '– Maite Dugulako '– Uda Leku '– Mintzalasai '– Festilasai '– Mizanbu gaztetxea '– Atabal '– Les Petits Débrouillards '– Mediateka '– Btz Irakur Kluba.


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.