Euskararen erabilera Herriko Etxean sustatzeko 3 hobekuntza kontratu izenpetu ditu EEP-k
2014ko Urtarrilaren 8a | EEP | ± 01 min 04 s
Euskararen Erakunde Publikoak esperimentazio bat abiatu du Itsasu, Hazparne eta Mauleko Herriko Etxeekin, haien zerbitzuetan euskararen erabilpena sustatzeko. Esperimentazio horretan, Herriko Etxe bakoitzarekin hobetze kontratu bat adostu da, non zerbitzuz zerbitzu euskararen erabilpena sustatzeko neurriak zehazten diren.
Hobetze kontratuak, euskarazko harrera bat proposatzeko nahia agertu duten langileetan oinarrituz eraiki dira eta, kasuan kasu, formakuntza saioak ere aurreikusten dituzte.
Adibide gisara, harrera, komunikazioa, kultura, gazteria, kirolak, egoera zibila, zerbitzu sozialak... dira euskarazko harrera proposatuko duten zerbitzu batzuk. Bi (Itsasu), edo sei urteko iraupenarekin (Hazparne eta Maule), hobekuntza kontratu hauei esker, lehenetsi zerbitzuetako langileek, pixkanaka, euskara beren funtzionamenduan sartzen ahalko dute, bi hizkuntzetan modu autonomoan lan egiteko gisan.
Beste herri batzuekin eraman esperimentazioak bururatuko direnean, beste hobekuntza kontratu batzuk izenpetzen ahalko dira, epe labur batean.
Iturria: http://www.mintzaira.fr
























