Udalerriek ere izenpetu dezakete hizkuntz gutxituen Europako ituna
2014ko Otsailaren 13a | ± 44 s
Alsaziako Saverne herriak (11.000 biztanle) Hizkuntza gutxituen Europako ituna berretsi du azken egunotan, DNA egunkariak jankarazi duenez. Gobernuak lege proposamena Asanblada Nazionalean aurkezten zuen bitartean, udalerri alsaziarrak prozedura bururaino eraman du.
Hortarako, gutxienez Euroitunak dituen 35 paragrafo aplikatzea engaiatu beharko da, aukera zabal baten artean. Hori eginez, ituna izenpetzen duen Europako lehen Herriko Etxea bilakatzen da.
Hizkuntza politika publiko aitzinatu bat abian duten udalerri askok bezala, Savernek gomendio asko errespetatzen zituen jadanik. Onarpen horrek engaiamendu hori formalizatzen du, bai eta urrunago eramaten ere.
Info+: http://www.dna.fr/edition-de-saverne/2014/02/12/saverne-version-alsacienne
























