Euskara, atez ate
2014ko Otsailaren 13a | ARROKA - BERTSULARIEN LAGUNAK | ± 33 s
Santa Agate bezperan, Biarritzeko eskoletako 60 haurrek Biarritzen euskara hedatzen duten guneen itzulia egin dute 30 helduren laguntzarekin.
Kantuz eta bertsoka ibili dira Gau eskola, Eki liburu denda, Mediateka eta Herriko etxe aitzinean. Goxoki, liburu eta askari eskainiak izan zaizkie ordainaz.
Tradizioen belaunaldi arteko transmisioaz gain, Santa Agate txiki proiektuak euskara ikastetxetik plazara eramateko helburua du. Biziberritzeko erronka handia hau baita hizkuntzarentzat!
























