Ate zabaltzeak
2014ko Martxoaren 12a | ITSASARGI IKASTOLA | ± 37 s
Martxoaren 15 huntan, larunbatez, Ipar Euskal herriko 27 ama eskolek beren ateak irekitzen dituzte, publikoari informazioa hedatzeko asmoarekin. Biarritzeko Itsas Argi ikastolak ere iniziatiba horretan parte hartzen du, egun osoan.
Zein pedagogia? Murgiltzeak zein abantaila du? Zer paper betetzen dute gurasoek? Zer aktibitate zuen haurrentzat?...
Zatozte familia artean, aitatxi-amatxi eta ingurukoekin ere, buruan dituzuen galdera eta duda guziak argitzera.
Info+: http://www.seaska.net
Irakaskuntza liburuxka: http://euskara-biarritz.eu/liburu/irudiak/pdf/irakaskuntzaenseignement2013web.pdf
























