Eusko Ikaskuntza '– Biarritzeko Hiriaren burtsen banaketa
2014ko Martxoaren 12a | EUSKO IKASKUNTZA - BIARRITZ | ± 01 min 08 s
Iragan martxoaren 7an, Biarritzeko hiria eta Eusko Ikaskuntzaren arteko lankidetza hitzarmenaren baitan, ikerketa burtsak banatuak izan dira Mediatekan, Euskal herriko 7 ikasle edo ikerlariei. Ikerketa lanak sustatzeaz gain, Euskal Herria eta euskararen ezagutza sakontzea dute helburu laguntza hauek.
Lagundutakoak
Anais DARGUY > Pianoa, orkestraren miraila '– Pianoa eta orkestratzen arteko transkripzioaren ikerketa, Maurice Ravelen obran.
Eric DICHARRY > Kultura: bakegintzarako eta bizikidetzarako tresna bat.
Maitena DUHALDE > Lapurdi itsasaldeko euskara: ezaugarri batzuen azterketa.
Mixel ESTEBAN > Baiona eta Ipar Euskal Herriko biztanleria judua Bigarren Mundu gerla garaian.
Haize GOENAGA > Ahalmen urriko haurren eskolatzea.
Marie HIRIGOYEN > Haur ttipiei zuzendutako euskal kantu fondo bat osatzeko terreno azterketa: sehaska kantu, josteta kantu eta behatz joko.
Txomin URRIZA > Pedagogia ezberdinduaren lekua Seaskaren ikastoletan.
Erakusketa iraunkorra
Zeremoniaren ondotik, martxoaren 29a arte ikusgai izanen den Soinuenea erakusketa estreinatu zen, Juan Mari Beltran musikari eta ikerlariaren presentzian.
























