GENTLE MYSTICS & 0 (Zéro): zaflako musikalaren perspektiba
2014ko Martxoaren 17a | BIARRITZ CULTURE | ± 01 min 34 s
GENTLE MYSTICS & 0 (Zéro) '– Kontzertua
[Ostirala > Martxoaren 21ean > 21:00 > Atabal]
O [zero ahozkatu] biziki aldakorra den kolektibo bat da, 2004an sortua, zonbait kide iraunkorrez osatua: Sylvain Chauveau, Joël Merah eta Stéphane Garin.
Taldea bere hiru kide nagusiekin dabil, bai eta kolaboratzaile eta gomita askorekin ere. Aldi honetan, Stéphane Garinekin batera, Maximilien Dazas (perkusioa), Céline Flamen (biolontxeloa), Julien Garin (perkusioa) arituko dira.
Egitarauan, ondoko obrak: Six marimbas, Steve Reich + Nanou, Aphex Twin + formazioak, Tristan Perich.
Gentle Mystics:
Kantu liluragarria, hitz zorrotzak, tekla distortsionatuak, bateria elektrikagarriak eta balkaniar fanfarreen kobrezko instrumentuak erabiliz, 9 londrestar zuaba hauek, balkaneko musikak, duba, elektroa, jazza, bluesa, folka eta hip hoparen arteko nahasketa irakinarazten ahal dute. Jadanik gori-gori albumean, tauladaren gainean Gentle Mystics eromenezko zirko zartagarria bilakatzen da: publikoaren kemenaz elikatzen dira eta berriz igortzen diote ximixta indartsu eta eskusoinu, didgeridoo, melodika, harmonika edo mongoliar kantu difoniko deskargen bitartez.
Freskotasun pizgarri hunkitu bat, emazte boz miragarri eta gogo biltzailea, kemen harrigarria, dantzarako gomita liluragarria, ustekabekoa...
> Prezioak: 6'€-8'€-12'€.
> Bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=oB0oib6YcwY&feature=youtu.be
> Info+: www.biarritz-culture.com
> Egitaraua osoa deskargatu.
























