Biarritzek euskararekin hitz ordua du
2014ko Agorrilaren 13a | MINTZALASAI | ± 36 s
Iraila sartzearen, festibal handien eta duela 3 urte euskararen hilabetea da Biarritzen. 22tik 28rat, 7 egun eta 7 gauez, 20 elkartek 70 aktibitate antolatuko dituzte, euskara praktikatu eta ikusgarri bilakatzeko.
3. edizio hori sorpresaz eta iniziatiba berritzailez josia etorriko da. Ondoko egunetan egitaraua xehe-xehe aurkezteko aukera izango badute ere, Biarritzeko eta Euskal Herriko euskaltzaleak data hauek buruan atxikitzea gomitatzen dituzte antolatzaileek.
Biarritzeko euskararekin hitz ordua du, baita euskaltzaleek Biarritzerekin ere!
Info+: www.mintzalasai.euskara-biarritz.eu (laster eskuragarri)
























