Iragarki laburra
2014ko Irailaren 8a | MINTZALASAI | ± 29 s
Irailaren 22tik 28rat, astelehenetik igandera, 3. Aldiz Mintzalasai egunak iraganen dira Biarritzen. Administrazioaren ahalak eta elkarteen ausardia uztartuz, 7 egunez 70 aktibitate antolatu ditugu euskararen erabilera ardatz.
Elkarte formakuntzetatik arno dastaketara, haurren egunetik mintzaldietara, hizkuntzen topaketatik kabaretara, euskaraz topo egiteko aukerak ez ditugu eskas izanen. Irailean Biarritzek euskararekin hitz ordua du; baita euskaltzaleek Biarritzerekin ere!























