Baionan ere euskaraz bizi nahi dugu
2014ko Urriaren 17a | EUSKARA BAI'ONAN | ± 46 s
Euskara BAIonan kanpaina, euskaraz bizi nahi duten euskaltzale batzuen eskutik sortu da. Kolektibo bat sortu dute hainbat elkartez osatua (Euskal Herrian Euskaraz, Uda Leku, Oihana ikastola, Hiriondo ikastola, Kontseilua'…), Lapurdiko hiriburuan euskararen presentzia aldarrikatzeko.
Ekintza aldarrikatzaileak eta kulturalak uztartuz, Baionako eta inguruetako herrietako euskaldunak bildu nahi dituzte, denek elgarrekin euskaraz bizitzeko nahia adieraz dezaten. '“Euskaraz gozatu nahi dugu, ongi pasa nahi dugu, eta horretarako hainbat animazio antolatu ditugu. Baina euskararen egoera ikusita, ezinbestekoa da ere ekintza seriosagoak egitea normalizazioari begira, beti ere umore onean!'” adierazi du Laida Mugica Kontseiluko ordezkariak.
























