Euskararen urtaroa
2014ko Urriaren 17a | BAXE NAFARROAKO HERRI ELKARGOAK | ± 35 s
Euskararen urtaroaren 3. edizioa iragaiten ari da Baxe Nafarroako herri desberdinetan.
Urriaren 9tik 19ra Baxenabarreko 10 herritan eta urriaren 19an Larzabalen iraganen den Euskararen Urtaroaren karietara probintzia osoko elkarte, elkargoetako zerbitzu eta partaide instituzional batzuek hainbat euskarazko film, antzerki, bertso, mintzaldi edo pista-joko eskainiko dituzte.
Igande huntan, besteak beste, hizkuntza politika eta euskararen egoerari buruzko mintzaldi interesgarria iraganen da, goizeko 10etan Larzabalen.
Euskararen Urtaroa, euskara baliatzeko eta goxatzeko parada bat gehiago!
























