Korrika eginez ere, euskara aitzinarazi
2015eko Otsailaren 17a | KORRIKA | ± 01 min 39 s
Bi urtetan behin, AEK-k euskararen aldeko lasterketa erraldoi bat antolatzen du Euskal Herri osoan zehar 10 egunez gelditu gabe. Aurtengo Korrika Urepeletik abiatuko da martxoaren 19an, Bilbon bukatzeko 29an. Orotara, 2400 kilometroz lekuko bat eskuz-esku pasatuko da euskararen aldeko grina lau haizetara zabalduz.
Korrika Biarritzera Angelutik helduko da martxoaren 22a, igandea, goizaldeko 01:20an, handik segituko du General Mac Croskey etorbidetik Clemanceau plazaraino, Mazagran karrikatik segitzeko Sta Eugenie plaza zeharkatuz portu zaharraraino, prespective de la cote des basques igo eta hortik Londres karrikatik Marechal Joffre karrika hartuko du, Av. de la République, Carnot karrika eta Maréchal Foch etorbidetik zuzen hartuko du Arbonako bidea.
Korrika heldu baino baino lehen, hainbat ekitaldi izanen dira Biarritzen.
- Martxoaren 14ean , larunbatarekin "Zelda" dantza ikusgarria "Zarena Zarelako" taldearen eskutik, gaueko 9etan Biarritzeko Casino gelan.
- Martxoaren 17a , asteartearekin, "Loreak" filmaren proiekzioa Le Royal zineman, gaueko 9etan.
-Korrika ttipia. Martxoaren 20an, ostiralarekin goieko 10etan Santa Eugenie plazatik Baratze publikoraino. Orotara 700 haur.
- Martxoaren 21a , gaueko 9etatik goiti, Biarritzeko AEKn, talo txingar eta animazioak korrika goaitatzeko.
Eta ez ahantz, korrikarik garrantzitsuena bakoitzak egin behar duela euskara ikasten eta hemen Biarritzen, zure etxetik aski hurbil gaituzula.
AEK, biarritzeko gau eskola.
Jules Ferry karrika 9.
biarritzekoaek@wanadoo.fr
05 59 22 30 32.
























