Elebitasun goiztiarrari buruzko mintzaldia
2015eko Maiatzaren 11a | ± 01 min 06 s
Gero eta guraso gehiagok nahi dute beren haurrek euskara ikas dezaten. Euskara transmititzean, milurteko hizkuntza honi etorkizun bat emateaz gain, haurrari aberastasun pertsonal bat eskaintzen diogu eta ttiki-ttikidanik perspektibak irekitzen dizkiogu kulturalki eta profesionalki.
Xede hori laguntzeko, haurtzaindegietako eta ikastetxeetako eskaintza antolatzen eta garatzen da, gero eta zabalagoa den atxikimendu bat sustatuz. Baina horrek galderak sortzen dizkie guraso batzuei eta haurraren hurbilekoei.
Testuinguru honetan, Barbara Abdelilah-Bauer hizkuntzalari eta psikosoziologoak mintzaldi bat eskainiko du ekainaren 6an Biarritzeko Mediatekan. Lurralde desberdin batzuk Euskararen Erakunde Publikoarekin antolatutako mintzaldi ziklo baten baitan kokatzen da.
Aholkulari eta www.bilinguisme-conseil.com atariko sortzaileak, publikoaren galderei erantzunen die, irakaskuntza eta aisialdietako ordezkariekin batera.
Molde ireki eta lasaian, galdera honi buruzko iritzi bat egiten laguntzeko aukera ederra duzue.
MINTZALDIA
Euskara-frantsesa elebitasunaren abantailak, gurasoei azaldua
2015eko ekainaren 6a, larunbata | 10:30 | Biarritzeko Mediateka
























