Gaurko musikak, lerra kirolak, karrika artea eta euskara uztartu daitezke
2015eko Uztailaren 3a | FESTILASAI | ± 43 s
Festilasai izendatua, Festibal eta Lasai hitzen inguruan sorturiko elkarteak, ekitaldi honen izpiritua ongi laburbiltzen du.
Uztailaren 24, 25 eta 26an iraganen da, Gaztetxe eta Skate parkearen aintzieko zelaigunean. Lerra erakustaldia, karrika artea, erakusketak, tailerrak, herrixka eta kontzertuak. Osagaia ederrak 10. edizio horrentzat.
Eta aurten ere, euskarak izanen du tokia festibal urbano hortan: seinaletika eta komunikazioaz gain, Festilasai eta Herriko etxeko euskara zerbitzuek besta egiteko sortu zuten sakeleko hiztegia bertan banatua izango delako. Hori da, lurraldean errotutako egiazko festibala!
Info+: http://euskara-biarritz.eu/baliabideak/hiztegi // http://www.festilasai.com/
























